Esperientzia
BETI-GOR enpresa gipuzkoarra da, hesi eta itxituren arloan 10 urteko esperientzia duena. Lan ugari egiten dugu Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean (Hendaian, Baionan, etab.)
Nortzuk gara
Beti-Gor itxituretan kalitate handiko irtenbideak eskaintzen ditugu hesietan, hesi metalikoetan, egurrezko hesietan, hesi artifizialetan, ate metalikoetan eta hesi akustikoetan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Iparralden. Gure konpromisoa da bezero bakoitzari produktu iraunkorrak ematea, diseinu funtzionala dutenak eta beren behar espezifikoetara egokituak. Konfiantza izan gugan, etxean, enpresan edo proiektuan pribatutasuna, segurtasuna eta estetika bermatzen duten itxiturak eta hesiak instalatzeko eta mantentzeko..
BETI-GOR enpresa gipuzkoarra da, hesi eta itxituren arloan 10 urteko esperientzia duena. Lan ugari egiten dugu Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean (Hendaian, Baionan, etab.)
Zuk behar duzun hesi edo itxiturari ahalik eta soluziorik onena bilatzen saiatzen gara. Aukera handia dugu. Baditugu itxitura metalikoak eta egurrezkoak, landare apaintzailez eginak, babes-mailak, nylonezko sareak, ate lerragarriak eta zabukariak…
Beti-Gor enpresan zehatz-mehatz aztertu eta hautatzen ditugu produktuak. Kalitate handiko materialak eskuratzen ditugu, gure bezeroen beharretara egokitzeko gai direnak. Bezero ditugu enpresak, partikularrak, kirol-esparruak, ikastetxeak, etab.
Espazio bat ixteko asmoa baduzu, eskatu lasai, eta zuretzat egokiena izan daitekeen modeloari buruzko informazio guztia emango dizugu. Dagoeneko jarrita dauden itxituren mantenu lana ere eskaintzen dugu.

Itxitura gogorrak Sendotasuna eta segurtasuna direnean helburu, itxitura gogorrak hautatzea da egokiena. Aukera zabala dago, kolore eta diseinu ugari ere bai, norberaren beharretara egokitu ahal izateko. Aukera egiteko unean, gure aholkularitza izango duzu, beti ere, zure espazioa eta aurrekontua kontuan…

Erabilpen ugari dituzte egur tratatuzko hesi eta barandek. Erabil daitezke lurzatiak zedarritzeko, helduleku gisa, pasabidea ixteko edota agerikotik gordetzeko. Muga bakarra irudimena da hemen, ia erabat pertsonalizatua izan daitekeelako. Egurra, gainera, elementu naturala da, paisaian oso ondo txertatzen dena eta…

Landare artifizialez egindako hesiak jartzen ditugu, merkatuan eskaintzen direnak baino askoz ere kalitate handiagokoak. Hesi itxiak dira, diskrezio handia ematen dutenak. Ez dute kolorea galtzen eta neurrira diseinatzen ditugu. Kontsulta itzazu aukera guztiak.

Zure itxiturara sartzeko ate aukera handia dugu. Neurriko ateak diseinatzen ditugu, beharrezkoa duen segurtasuna eta sendotasuna emanez, eta itxituraren material bera erabiliz ere egiten ditugu, hala nahi izanez gero.